'San Adrian igarobidearen sekretuak', igandean

ZEGAMA // Anduetza Parketxeak antolatuta, San Adrian igarobidearen sekretuak ezagutzeko txango gidatua egingo dute igandean, irailaren 20an. Azken indusketa kanpainako aurkikuntzen berri emango dute. Lehenengo saioa 09:30ean izango da, eta bigarrena 12:00etan, Aldaola aparkalekutik aterata. Izena ematea beharrezkoa da.