Segurako liburutegia martxan da berriro
Covid19a dela eta liburutegiaren erabilera presentziala bertan behera geratu zen eta orain martxan jarri dute berriz ere. Gehienez 15 pertsona egongo dira.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/09/pnga_erakutsi-2-e1600279048219.jpg)
Covid19a dela eta, liburutegia ezin izan dute era presentzialean erabili segurarrek orain arte. Martxan da berriro. Bertan ikasi edo irakurtzeko irizpide batzuk jarraitu beharko dituzte erabiltzaileek. Ahal dela liburuen mailegu eskaera emailez edo telefonoz egingo dute. Itzulitakoan 9 egunez aparte utziko dituzte liburu horiek.
Liburutegian bertan gehienez 15 pertsona egongo dira eta mahaietan adierazitako lekuetan bakarrik eseri ahalko dira. Haurren gunean haur bat eta heldu bat egongo da gehienez mahai bakoitzean. Ordenagailu gelan, berriz, gehienez bi lagun eta barruko mahaietan gehienez hiru lagun sartuko dira.
KZgunean bi ordenagailu izango dituzte erabilgarri. Erabiltzen diren mahai, aulki eta ordenagailuak ere garbitu beharko dituzte erabiltzaileek.