Sei positibo kasu gehiago atzeman dira Goierrin
Osasun Sailak beste sei kasuren berri eman du gaurko txostenean, hiru Beasainen eta kasu bana Lazkao, Legazpi eta Zumarragan
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/09/koronabirusa-8-1200x900.jpg)
Osasun Sailak gaur argitaratu duen txostenaren arabera, sei positibo kasu berri daude Goierrin, atzoko kasuen erdia baino gutxiago. Kasuak atzeman dira Beasainen (3), Lazkaon (1), Legazpin (1) eta Zumarragan (1). Osasun krisia hasi zenetik, 721 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAE mailan ordea, kasuek gora egin dute, 459 positibo berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 9.764 PCR proba egin eta gero; horietatik 166 dira Gipuzkoakoak, 237 Bizkaikoak eta 46 Arabakoak. Hiru lurraldeen artean 315 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 56 ZIUn.
Eguneraketa: 09/15 09/16
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 4
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 119 ………….…………… +3
EZKIO-ITSASO …… 2
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 39………………………… +1
LEGAZPI ………….. 52………………………… +1
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 194
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 59
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 125 ……………………….. +1
GOIERRI ……….. 721 ……….……..……….. 727 (+6)