Aldasoro legebiltzarkidea izango da
Tapiaren lekua hartuko du, eta legebiltzarkide goierritarrak bi izango dira. Alkate lanetan jarraituko du
Aitor Aldasoro legebiltzarkidea izango da. Arantxa Tapiaren lekua hartuko du, Jaurlaritzan egongo baita. Aldasoro hamaikagarrena zen EAJko Gipuzkoako zerrendetan eta bera izan zen kanpoan gelditu zehen lehena. Hortaz, berari dagokio Tapiaren eserlekua. Bigarren legebiltzarkide goierritarra izango da, Saez de Egilazekin batera.
Aldasorok Beasaingo alkate izaten jarraituko du. Bi karguak bateragarriak dira, eta oraindik Legebiltzarrean izango dituen arduren berri zehatz mehatz ez duenez, ez dio alkate karguari uko egingo.