Asteburuan 27 positibo kasu berri agertu dira Goierrin
Osasun Sailak emandako datuen arabera, asteburuan 27 positibo kasu berri agertu dira. Araman, Beasainen, Ezkio-Itsason, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Urretxun agertu dira.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/09/koronabirusa-9-1200x900.jpg)
Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, asteburuan 27 positibo berri atzeman dituzte Goierrin koronabirusaren probetan. Kasurik gehienak Ordizian (10), Legazpin (5) eta Beasainen (4) agertu dira; Araman (1), Ezkio-Itsason (3), Lazkaon (2) eta Urretxun (1) ere badaude kasu berriak. Martxoan osasun krisialdia hasi zenetik, 777 dira orain arte positibo emandako goierritarrak.
EAE mailan 387 kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 7.316 PCR proba egin eta gero -aurreko egunetan baino gutxiago-. Bizkaiak du positibo berrien kopururik handiena (163), Gipuzkoan 142 izan dira, eta Araban 73. Hiru lurraldeen artean 303 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 57 ZIUn.
Eguneraketa: 09/18 09/21
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 4………………………… +1
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 122…………………………+4
EZKIO-ITSASO …… 3………………………… +3
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 39………………………… +2
LEGAZPI ………….. 55………………………… +5
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 195………………………… +10
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 61………………………… +2
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 126
GOIERRI ……….. 750……….……..……….. 777 (+27)