Enekoitz Azparren izan zen garaile Segurako Saria txapelketan
Pasa den larunbatean jokatu zuten txirrindularitza proba eta Xabier Intxaustik eraman zuen lehenengo segurarraren saria
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/09/img_8526-1200x800.jpg)
Pasa den larunbatean, hilak 19, jokatu zuten Segurako Saria proba junior kategoriako txirrindulariek. Guztira 81km zituen lasterketa honetan, AMPO-Ikolan Sports taldekoa den Enekoitz Azparren gailendu zen gainontzeko lehiakideen artean 2 ordu 3 minutu eta 56 segunduko denborarekin, horrela mendiko kategorian ere lehenengo postua lortuz. Bere atzetik heldu zen Buruntzazpi Tx. Eskolako Haimar Etxeberria, eta hirugarren postuan Ulma taldeko Unai Cueva.
Mendikoan ere lehenengo postuan eraman zuen Azparrenek. Bigarren Ulmako Danel Casais geratu zen, eta hirugarren AMPO taldeko Xabier Intxausti segurarra, era berean lehenengo segurarraren saria irabazi zuena. Taldekoan AMPO-Ikolan Sports-ek eraman zuen lehenengo postua, eta honen atzetik geratu ziren Ulma, bigarren postuan eta Electroalavesa-Etorki hirugarren.