Andraitzeko iturria berritu du Amesti mendi taldeak
16 lagunen artean konpondu dute iturria, Leandro Elortza segurarraren gidaritzapean eta Amesti mendi taldeak antolatuta.
Andraitzeko iturria berritu dute 16 lagunek. Leandro Elortza ‘Ermaxo’ segurarrak gidatu du konponketa, aspalditik baitzuen iturria berritzeko nahia. Zegamako Amesti mendi elkartearekin harremanetan jarri zen eta taldeak ekimena antolatu zuen. Larunbatean egin zuten, eta eguerdirako amaitu zuten lana.