Birziklatze tasa %20 igo da Ezkion 2019ko aldaketetatik
Ezkioko Udalak herritarren ahalegina nabarmendu du
EZKIO // 2019an aldaketak egin zituzten zabor zerbitzuan. Besteak beste, organikoa biltzeko edukiontzi marroia jarri eta errefusarentzako edukiontzi grisa itxi zuten sarrail eketronikoa jartzeko. Birziklatze tasa %53tik %73ra pasatu da aldaketa egin zenetik. Ezkioko Udalak herritarren ahalegina nabarmendu du. Halere, zabor poltsa batzuk lurrean uzten dituzte herritar batzuek eta, ondorioz, dagozkion zigorrak jarriko dituztela adierazi du udalak.