Bost positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bost kasu berri agertu dira Goierrin 24 orduan
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste bost positibo kasu atzeman ditu, beste egunekin alderatuta jaitsiera nabaritu da gaur. Positibo horietatik bi Beasainen izan dira, eta Legazpi, Ordizia eta Urretxun bana. Osasun krisia hasi zenetik, 782 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAEn 314 positibo zenbatu ditu guztira Osasun Sailak 24 orduan, 8.519 PCR proba egin eta gero -atzoko egunean baino gehiago-. Kasu horietatik 87 Gipuzkoan izan dira, 52 Araban eta 167 Bizkaian. Euskal Autonomia Erkidego mailan 286 dira egun ospitaleratuta daudenak, eta horietatik 55 daude ZIUn.
Eguneraketa: 09/21 09/22
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 126…………………………+2
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 41
LEGAZPI ………….. 60………………………… +1
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 205………………………… +1
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 63………………………… +1
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 126
GOIERRI ……….. 777……….……..……….. 782 (+5)