Goierri garaiko turismo irudia aukeratzeko epea
Irailaren 30ean amaituko da lehiaketa
GOIERRI // Goierri garaiko turismo irudia aukeratzeko lehiaketa amaitzear da, irailaren 30ean. Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkioko koloretako argazki banarekin osatutako bilduma aurkeztu behar dute parte hartzaileek. Bost sari daude: bilduma onena, 500 euro eta garaikurra; 2.a, 400 euro; bertako egileen bilduma onena, 300 euro; eta argazki onena, 200 euro eta garaikurra. Informazioa: 943 72 20 42, turismoa@urolagaraia.com.