Udal euskaltegian matrikula egiteko epea zabaldu dute
B1, B2 eta C1 agiriak lortzeko ikastaroak egin daitezke
URRETXU // Udal euskaltegian matrikula egiteko epea ireki dute. Aurrez aurreko ikaskuntza zein autoikaskuntza eskaintzen dute. B1, B2 eta C1 agiriak lortzeko ikastaroak egin daitezke. Ordutegia zabala da eta diru laguntzak daude. Informazio gehiago nahi dutenek, 943 72 33 10 edo 628 811 062 zenbakietara dei dezakete edo euskaltegira jo.