Udal euskaltegiko matrikulazio epea zabalik dago
Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte, era presentzialean, mistoan eta autoikasketan. Langabetuek diiru laguntzak dituzte
Beasaingo Udal Euskaltegian izena emateko epea zabalik dago. Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dituzte, A1etik C2ra arte. Azterketak prestatzeko ikastaroak ere eskaintzen dituzte. Klaseak aurrez aurrekoak, mistoak edo autoikastkuntza izan daiteke, astean bi, hiru edo lau egun. Langabetuek diru laguntzak eskuratu ditzakete. Izena emateko telefonoa hau da: 943 028 100 eta 688 74 03 85.