Udaletxeko arkupetan jasoko dute internet bidez egindako erosketa ezkiotarrek
Citypaq izeneko armairua jarri dute bertan. Udalak emango duen pasahitza beharko dute herritarrek erregistratzeko. Udalak eta ostatuek ez dute paketerik jasoko aurrerantzean.
Udaletxean eta herriko ostatuetan jaso dituzte orain arte herritarrek internet bidez egindako erosketak. Horri irtenbide bat emate aldera, Citypaq izeneko armairua jarri du udalak udaletxeko arkupetan. Beraz, internet bidez erositakoa bertan jasotzeko aukera izango dute ezkiotarrek aurrerantzean. Udalak emango duen pasahitza beharko dute erregistratzeko, eta edozein lekutatik erosten dutela ere bertan jaso ahal izango dute.
Erabiltzaileek urteko 5 euroko kuota ordainduko dute. Izena emateko udaletxera jo behar dute interesa dutenek. Udalak eta ostatuek ez dute jasoko paketerik.