180
MASKARA
Zaldibiako jostun boluntarioek 180 maskara berrerabilgarri josi dituzte, eta udalari eman dizkiote. Menpekotasuna duten herritarrei eta zaintzaileei banatuko dizkie udalak, orain.
20 lagun. Pandemiari elkartasunez erantzuteko deialdia egin, eta ia 20 herritar inplikatu dira joskintzan. Elena Ruano jostun zaldibiarrak prestatu dizkie patroiak eta jarraibideak.













