
Hiru ardatz nagusi ditu. Batetik, osasun krisiaren ondorioz langabetuen kopuruaren igoera murrizteko formakuntza saioak kontratazioa finantzatuko dira. Bestetik, "inor atzean utzi gabe, egoera ahulenean daudenengandik gertuago egonez" gizarte zerbitzuak eta laguntzak indartuko dira. Eta "herri bizia eta dinamikoa inoiz baino gehiago beharrezkoa den honetan", elkarte, eragile eta herritarren ekimenak berraktibatzeko babesa mantenduko da.

Gaur goizean gertatu da ezbeharra, Oñatiko Zubillaga auzoan

Urteak dira Gaztaren Ibilbidea sortuta dagoela Goierrin. Udan, haurren eta helduen taldeekin behin baino gehiagotan egin dute ibilbide hori Josu Iztueta eta Iker Iriarte gidariek. Eskaerei erantzunez, urrian beste bi aldiz egingo dute

Euskaraldiaren sustatzaile den Illati euskara elkartearekin elkarlanean jardungo du udalak. Ekimena zabaltzeko erantzukizuna hartu dute.

Osakidetzako sindikatuek deituta, kalitatezko zerbitzua aldarrikatzeko bilkurak egin dituzte langileek gaur ospitaleetan, tartean Zumarragakoan.

Hasierako kezkak eta urduritasunak gaindituta, ikastetxeetan aurrera doa ikasturtea. Ikasleak pozik eta seguru daude, baina irakasleak baliabide eta aurreikuspen faltaz kexu dira Legazpin

Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, sei kasu berri agertu dira Goierrin 24 orduan

Gaintzan herritarrentzako bertso saioa eta kontzertua egingo dute asteartean. Altzagan festetako zapia banatu eta lau lagunentzako otordua zozkatuko dute

Legazpin dago Aitzondo, eta haritz kandugabeen inguruko basorik handiena da. Txangoa igandean egingo da, Brinkolako Barrendiola urtegitik abiatuta.

Larunbatean egingo dute, udaletxeko arkupeetan eta Eroskin.

Urretxuko Iparragirre kaleko arkupeari oihalezko sabaia jarri diote: Jose Mari Iparragirre herriko musikariaren hitz ezagunenekin dago apaindua, eta gauetan argiztatu egiten da.

Legazpiko musika taldeak 'Xalbadorren heriotzean' interpretatuko du. Alaitasunaren emanaldia igandeko goizaldean, 03:00etan ikusi ahal izango da, YouTuben

Astelehen, asteazken eta ostiraletan izango dituzte saioak

Irteera igande honetan izango da, hilak 27an

Bi ekitaldi izango dira guztira

Koronabirusa dela eta kros herrikoia bertan behera uztea erabaki dute. Otsoak dantza taldeak ireki du izen-emate epea