Nora Tobar Espainiako txapelduna altuera jauzian eta Dorleta Armendarizek zilarra mailu jaurtiketan
Sevillan bi domina eskuratu dituzte Txindoki Atletismo taldeko Sub23 mailan ibiltzen diren Nora Tobarrek eta Dorleta Armendarizek.
Nora Tobar atleta ataundarrak urrezko domina irabazi du 1,71cm-ko jauziarekin. Dorleta Armendariz ordiziarrak ere gogotsu bidaiatu du Sevillara, Madrilen orain dela bi aste bosgarren postua lortu ondoren. Gaurkoan, lau kilogramoko mailua 55,10 metrotara jaurti du, zilarrezko domina irabaziz.
Bien artean hamazazpi domina batzen dituzte dagoeneko.