Athleticen aurka lehiatu da Ane Etxezarreta beasaindarraren eta Ane Lete zumarragarraren taldea. Penaltietan erabaki da zeinek eskuratuko zuen kopa, husna berdindu ondoren. Leire Bañosen golari esker txuri-urdinak Euskal Herriko txapeldunak dira.
Beasainen hasi eta amaitu da Ordiziako Txindoki Atletismo taldeak antolatutako Josetxo Imazen 20. oroimenezko lasterketa. Helduen lasterketa soilik ospatu da. Segurtasun eta distantzia neurriak hartze aldera, korrikalariak mailakatuta irten dira, gehienera 50eko taldeak osatuz. Ez da sari banaketarik izan.
III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala jokatu zuten atzo Azpeitiko zezen plazan, eta aurreko bi edizioetan bezala, Xabier Zalduak jantzi du txapela, 36:06 denbora eginda.
Sevilla II-ko espetxetik atera da gaur goizean, 23 urtez preso egon ondoren.