Realak irabazi du Euskal Herriko kopako finala
Athleticen aurka lehiatu da Ane Etxezarreta beasaindarraren eta Ane Lete zumarragarraren taldea. Penaltietan erabaki da zeinek eskuratuko zuen kopa, husna berdindu ondoren. Leire Bañosen golari esker txuri-urdinak Euskal Herriko txapeldunak dira.
Urritxe futbol-zelaian jokatu da gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko finala, kanporaketa fasean Eibar eta Osasuna atzean utzi eta gero. 90. minutura hutsean berdinduta iritsi ondoren, penaltietan erabaki da Euskal Herriko txapela zein taldeek jantziko zuen. Azken penaltian Athleticek kale egitearen ondorioz eta Leire Bañosek sartutako golari esker, Reala da Euskal Herriko Kopako irabazlea.