Rufino Arriaga preso politiko ordiziarra espetxetik atera da
Sevilla II-ko espetxetik atera da gaur goizean, 23 urtez preso egon ondoren.
Rufino Arriaga Arruabarrena preso politiko ordiziarra espetxetik atera berri da. Gaur goizeko 10:00etan utzi du Sevilla II-ko kartzela. Arriaga 23 urtez egon da preso. Ordiziatik joandako senide eta lagun talde batek egin dio lehen harreran, kartzelaren atarian.
Arriaga 1997an atxilotu zuten Frantzian, eta 2003an Espainiaren esku utzi zuten. Senideek salatu izan dute harrezkero isolamendu egoeran izan dutela, eta baita Sevilla II espetxean, koronabirusaren ondorioz presoen egoerak okerrera egin duela ere.
Ordiziarrak aspaldi eskatua zuen lekualdatze baimena, bere familiak hura bisitatzeko ezintasuna zutela eta. Baina espetxeetako arduradunek beti ukatu izan diote baimen hori. Gurasoak adinekoak ditu, eta azken boladan ezin izan dute semea bisitatu; tartean aita ere hil zitzaion, azken agurrik emateko aukerarik izan gabe.