Asteburuan 19 positibo kasu gehiago zenbatu dituzte Goierrin
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu ostiraletik honako herrietako datuak, eta Goierrin, 19 kasu gehiago daude.
Osasun Sailak asteburu osoko datuak eguneratu eta gero, ostiraletik hona 19 positibo kasu berri jaso dituzte. Kasu gehienak Ordizian agertu dira (6), eta gainontzekoak Legazpin (3), Beasainen (2), Ormaiztegin (2), Urretxun (2), Zumarragan (2), Itsasondon (1) eta Lazkaon (1) izan dira. Martxoan Covid-19aren osasun krisia hasi zenetik, 831 lirateke Goierrin guztira positibo emandako kasuak.
EAE mailako datuetan, 354 kasu berri jaso dituzte gaurkoan, 6.061 PCR proba egin eta gero -aurreko egunetan baino gutxiago-. Bizkaian daude kasurik gehienak (176), Gipuzkoan 90 dira eta beste 74 Araban. Euskal Autonomia Erkidego mailan 273 dira egun ospitaleratuta daudenak, eta horietatik 55 daude ZIUn.
Eguneraketa: 09/25 09/28
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 134…………………………+2
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ……… 12…………………….……+1
LAZKAO …………… 43………………………….+1
LEGAZPI ………….. 66…………………………+3
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 213………………………..…+6
ORMAIZTEGI ……. 8………………………..…+2
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 72…………………..………+2
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 128………………..…………+2
GOIERRI ……….. 812……….……..…………. 831(+19)