EH Bilduk fusilatuen omenezko monolitoa erasotu dutela salatu du
1975ean fusilatutakoen omenez jarritako oroigarria puskatu dute asteburuan. EH Bilduk erasoa salatu du eta jarrera bera hartzeko eskatu dio udal gobernuari.
Beasaingo EH Bilduk salatu duenez, 1975ean fusilatutakoen omenez jarritako monolitoa puskatu dute asteburuan. “Erasoa irmoki” salatu du koalizio abertzaleak. “Gizarte ask batez gozatzeko asmoaren aurrean, eta jatorria edozein dela ere, mota guztietako erasoak salatu” nahi dituztela ere azaldu dute.
Era berean, Beasaingo udal gobernuari ere “eraso guztien aurrean posizionamendu bera” har dezala eskatu diote, “bizikidetzaren aurkako ekintza guztiak salatuz, horien jatorria edozein izanda ere”.
Asteburuko gertaerak
Asteburu beroa eta mugitua izan da Beasainen. Ostiral gauean hainbat pintaketa egin zituzten Oriamendi kalean. Biharamunean, Beasaingo Udala osatzen duten alderdirik gehienek –EH Bilduk ez zuen bat egin– gaitzezpen oharra kaleratu zuten, “egun bizi dugun egoeran eta gizartean” horrelako mezuek eta “mehatsu pertsonalek” lekurik ez dutela salatuz. EH Bilduk, bere aldetik, gertaerekin eta mezu horiekin ez duela bat egiten jakinarazi zuen, eta “injustizia guztien aurrean jarrera berdina” izateko eskatu zion udalari.
Bestetik, atzo, igandearekin, eta Gudari Egunarekin bat eginez, herriko hainbat kale eta paretetan pintaketa gehiago agertu ziren.