7 positibo kasu berri agertu dira Goierrin
Osasun Sailak emandako datuen arabera, Beasainen, Lazkaon, Legazpin, Ordizian eta Ormaiztegin agertu dira kasuak
Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, 7 positibo berri atzeman dituzte Goierrin koronabirusaren probetan 24 orduan. Kasu bana agertu da Beasainen, Lazkaon eta Ormaiztegin, eta bina Legazpin eta Ordizian. Martxoan osasun krisialdia hasi zenetik, 838 dira orain arte positibo eman duten goierritarrak.
EAE mailan 285 kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 7.373 PCR proba egin eta gero -atzo baino gehiago-. Bizkaiak du positibo berrien kopururik handiena (138), Gipuzkoan 99 izan dira, eta Araban 39. Hiru lurraldeen artean 265 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 55 ZIUn.
Eguneraketa: 09/28 09/29
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….…….. 136…………………………+1
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ……… 13
LAZKAO …………… 44………………………….+1
LEGAZPI ………….. 69……………………….…+2
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 219………………………..…+2
ORMAIZTEGI …… 10……………………….….+1
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 74
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 130
GOIERRI ……… 831……….……………838(+7)