Ainhoa Sanzek errekorra jarri du Kataluniako Cap de Creuseko mendi trailean
Sanzek 2:02:26 orduan osatu zuen ibilbidea
Ainhoa Sanz korrikalari urretxuarrak irabazi zuen herenegun Rosesen (Girona, Katalunia) Cap de Creuseko traila. Goren mailako partaidetza izan zuen, Golden Trail munduko txapelketarako txartelak jokoan zeuden eta. 23 kilometro luze eta 1.200 metro positibo ditu Creus lurmuturreko lasterketak.
Sanzek 2:02:26 orduan osatu zuen ibilbidea, eta probako marka jarri du. Oihana Kortazar izan da bigarren, eta Azara Garcia hirugarren. Gizonetan Oriol Cardona kataluniarrak irabazi du, errekorrarekin hark ere (1:42:20).