Ataunen gaur egingo dute saguzarrak ikusteko ibilaldia
Euriagatik atzeratutako txangoa gaur izango da 19:00etan

ATAUN // Ataungo I. Natura Zikloan larunbatean egitekoa zuten saguzarrak behatzeko txangoa atzeratu egin zuten, euriagatik. Gaur izango da, 19:00etan San Martingo plazatik abiatuta. Ostiralean, 19:00etan Herri Antzokian, Barbacana, la huella del lobo filma emango dute, otsoari buruzkoa. Alberto Menor zuzendariarekin telematikoki ariko dira. Igandean, azkenik, baso galduaren bila ibilaldia egingo dute, Kaxetatik (09:00).