Irakurle taldeak 'Otalorea' landuko du bihar Ataunen

ATAUN // Ataungo Otso Irakurleak taldeak bihar du ikasturteko lehenengo solasaldia. Toti Martinez de Lezearen Otalorea irakurri dute, eta hartaz jardungo dira, udaletxean 19:00etan. Urrirako irakurgaia Joxe Arratibelen Kontu zaharrak da.