Janari bilketak aurrera darrai
Zaldibian ere laguntzeko aukera egongo da gaur

Lesbosen (Grezian) dauden errefuxiatuei otordu duina eskaintzeko, janari bilketa egiten ari da Zaporeak. Deialadiari erantzunez, Araman, Ordizian, Legorretan eta Gabirian bildu dituzte elikagaiak. Zaldibian ere egongo da aukera, gaur, 09:00etan Lardizabal eskola atarian, eta 10:00etatik 11:30era eta 17:30etik 19:00etara estanko parean.