Kiroldegiko tarifetarako laguntzak urrian eskatu beharko dira
Laguntzak %60ra iritsi daitezke, gehienez
Beasaingo Udal Kiroldegiko tarifak ordaintzeko diru laguntzak urrian eskatu beharko dira. Tramitazioak IGunean egin beharko dira, 943 02 80 50 telefonoan hitzordua aurretiaz hartuta.
Laguntzak %60koak izango dira, gehienez. Elkarbizitza unitateak iaz izandako diru sarrerak hartuko dira kontuan laguntzak kalkulatzeko: 12.600 eurotik beherako diru sarrerak izan bazituzten, %60; 12.600 eta 25.200 artea, berriz, %30. Bi pertsona edo gehiago bizi badira beraien dirusarreretan kenketak egingo dira.