Nila Bajon lazkaotar edadetuenak 102 urte bete ditu
LAZKAO // Larunbatean, irailak 26, bete eta ospatu zituen 102 urte Nila Bajon de Leon lazkaotarrak. Quintanilla herrian (Valladolid, Espainia) jaioa 1918an, Txindoki egoitzan bizi da gaur egun. Han hartu zituen familiakoak eta udal ordezkariak, opariak eta zorion agurrak emateko.