Castejongo langileek Beasaingo CAF lantegiaren sarrera oztopatu dute
CAFen filiala den Trenasa enpresa ixteko asmoa agertu ondoren, Castejongo langileek protestei ekin diete, eta Beasainen izan dira gaur goizean; lantegia bideragarria dela diote.
Trenasa enpresa ixteko asmoa jakinarazi eta bost egunera, Castejongo (Nafarroa) langileak Beasainera etorri dira, protesta egitera. Lantegia ixtekotan 118 lagun lanik gabe geldituko direla salatu dute. Lantegia bideragarria dela eta ixteko arrazoirik ez dagoela ere azaldu dute.
Protesta goizeko lehen orduan hasi da, CAFeko langileak beraien lanpostuetara bidean zihoaztenean. Castejongo langileek Beasaingo lantokiko sarrerak oztopatu dituzte, protesta baketsuen bidez. Senpere inguruan auto ilada luzeak sortu dira.
Ahotsa.info webguneak zabaldu duen bideoa:
#TrenasaBorrokan
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) September 30, 2020
“Gure lanpostuen dedentsan gaude hemen. Trenasa bideragarria da, baina itxi nahi dute” @LABsindikatua @ccoonavarra @ELAsindikatua pic.twitter.com/bMFHS6WdRh