Euskal Herriko Dantza Txapelketa, urriaren 17an
Sarrerak urriaren 5etik aurrera jarriko dituzte salgai

Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 44. edizioa izango da aurtengoa. Urriaren 17an egingo dute Segurako Baratze pilotalekuan, 18:00etan hasita. Atsedenaldian Kukai Dantza taldearen saioa egongo da. 14 bikote ariko dira lehian guztira. Sarreren salmenta oraindik ez dute ireki; urriaren 5etik aurrera jarriko dituzte salgai, bibe.me webgunean.