Goierriko tontor nagusiak igotzeko deia egin du Izan Bidea ekimenak
Urriaren 3an, 19 herritatik irtengo dira mendira Sareren ekimenarekin bat eginez. Presoen etxeratzea aldarrikatuko dute. 11:30ean argazkiak aterako dituzte tontorretan.
Sarek Euskal Herriko mendi tontorretara igotzeko deia egin du larunbaterako, bertatik presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Euskal Herri osoan 650 mendi izango dira guztira, tartean Goierriko hainbat tontor.
Goierriko 19 herritatik antolatu dituzte mendi irteerak larunbatean, urriaren 3an, Izan Bidea ekimenaren barruan. 650tontor.sare.eus helbidean eman behar dute izena partehartzaileek. Tontorretara iristean, 11:30 aldera, argazkia aterako dute talde guztiek.
Herrietatik aterako diren taldeez gain, Goierri mailako deialdia egin dute Aizkorri-Aitxuri-Arbelaitz igotzeko, 09:00etan San Adriandik.
HERRIZ HERRI
· Ataun. Agautz eta Sastarrira. 08:30ean San Martingo plazatik eta 10:00etan Urkillagatik.
· Beasain. Usurbera eta Txara-beltzera. 09:00etan tren geltokitik eta 09:30ean Matximentatik.
· Ezkio. Izazpira, 09:00etan frontoitik aterata.
· Gabiria. Murgilera. 10:30ean.
· Idiazabal. Atxurbira. 09:30ean plazatik irtenda.
· Itsaso. Kizkitzara 10:00etan.
· Itsasondo. Murumendira. Plazan 08:30ean, 10:00etan Idoiagan.
· Lazkao. Arastortzara 09:00etan eta Esparrura 09:30ean, plazatik.
· Legazpi. Korostira. 10:00etan, Euskal Herria plazatik.
· Legorreta. Intxurrera. 09:00etan, plazatik oinez, 09:30ean autoz.
· Mutiloa. Aizalekura. Plazatik 08:30ean eta 10:00etan Aztiriatik.
· Ordizia. Murumendira. 08:30ean Garagartza plazatik.
· Ormaiztegi. Mendizabalera. 10:30ean plazatik.
· Segura. Unamendira 10:00etan, plazatik irtenda.
· Urretxu. Irimora. 10:00etan Potros plazatik irtenda.
· Zaldibia. Ausa Gaztelura. 09:00etan plazatik eta 10:00etan Olakosaroitik.
· Zegama. Txurruko puntara, 09:00etan plazatik.
· Zerain. Oamendira. 10:00etan, Urrustitik aterata.
· Zumarraga. Belokira, 10:30ean Trintxeratik eta Oletara 10:30ean Agiñatik.