Ekaitz Goikoetxearen lana aitortu du Naizenek
Bost urte daramatza ikasleekin transexualitatearen gaia sormenetik jorratzen
Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren lana eskertu eta aitortu du Naizen Adingabe Transexualen Elkarteak. Goikoetxeak bost urte daramatza ikasleekin transexualitatearen gaia jorratzen sormenetik. «Ohorea» dela aitortu du, «azken batean ez didate bertso edo aforismo sorta bat aitortu, nire izatea da eskertu dutena, ikasleekin, ikasgeletan naizena, eta hori beraien seme-alabentzat askabide eta zorionbide dela ikusteak ez du parekorik».