Hamar positibo kasu gehiago agertu dira Goierrin
Osasun Sailak emandako datuen arabera, Beasainen, Lazkaon, Legorretan eta Zumarragan agertu dira kasuak
Osasun Sailak gaur jakitera eman duenez, hamar positibo berri atzeman dituzte Goierrin koronabirusaren probetan 24 orduan. Kasuak Zumarragan (4), Lazkaon (3), Beasainen (2) eta Legorretan (1) agertu dira. Martxoan osasun krisialdia hasi zenetik, 866 dira orain arte positibo eman duten goierritarrak.
EAE mailan 418 kasu berri zenbatu dituzte azken 24 orduetan, 7.946 PCR proba egin eta gero -atzo baino gutxiago-. Bizkaiak du positibo berrien kopururik handiena (186), Gipuzkoan 142 izan dira, eta Araban 70. Hiru lurraldeen artean 244 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 56 ZIUn.
Eguneraketa: 10/01 10/02
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….…….. 142…………………………+2
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ……… 13
LAZKAO …………… 47…………………………..+3
LEGAZPI ………….. 75
LEGORRETA ……. 27…………………………..+1
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 222
ORMAIZTEGI …… 12
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 74
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 134……………………….……+4
GOIERRI …….. 866……….……………866(+10)