Hotz Legazpik janari bilketa egingo du bihar, Lesboserako
Bihar larunbata, 10:00etatik 14:00era Azokan egongo dira
Hotz Legazpik bat egin du Zaporeak erakundeak Moriako (Lesbos, Grezia) errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin antolatutako janari bilketarekin. Bihar larunbata, 10:00etatik 14:00era Azokan egongo dira Legazpiko elkartekoak, herritarren laguntzaren zain. Arroz luzea, dilistak, garbantzuak, babarrunak, makarroiak, atun eta sardina latak, espezieak, esne hautsa eta barrita energetikoak behar dituzte.