Ampo Ordiziak 69 eta 14 irabazi dio Bizkaia Gernikari
Lagunarteko lehen partidan lortutako garaipen honi esker, denboraldia baikortasunez gainezka hasi ahal izango dute
Liga hasteko zain, Ordizia Rugby Elkarteko Ohorezko mailako mutilek lagunarteko partida jokatu dute gaur Altamiran, Gernika Bizkaia taldearen aurka. Ampo Ordiziak jipoi galanta eman dio talde bizkaitarrari (69-14) eta denboraldia indarrez gainezka hasiko du. Ordiziarrak errugbi gose ziren eta Altamiran ikusle asko elkartu dira.
Horra hor Gotzon Aranburuk grabatutako bideoa.