Eñaut Mendia lazkaotarrak lehen partida jokatu du Lehen Mailan, Eibar taldearekin
Eibar taldeak 1 eta 2 irabazi dio Valladolid taldeari
Eibar taldeak Valladolid taldearen aurka jokatu du. Mendilibarrek zelairatu duen hamaikakoan berrikuntza nagusia Eñaut Mendia lazkaotarra izan da. 47. minutuan penaltia egin du (Dmitrovic-ek gelditu egin du), 55. minutuan txartel horia atera diote eta 62. minutuan Mendilibarrek ordezkatu egin du. Kike Garcia atera da zelaira bere ordez. Eibarrek 1 eta 2 irabazi dio Valladolid taldeari.