Enekoitz Azparrenek irabazi du Lazkaomendiko proba
Iaz ere berak irabazi zuen lasterketa hau
Ampo-Ikolan Sports taldeko Enekoitz Azparren txirrindulari astigartarrak irabazi du gazte mailako Lazkaomendi proba. Bakarrik iritsi da, Zaldibiatik Lazkaomendirako igoeran bere iheskidea atzean utzi ondoren. Mendiko saria ere berak irabazi du. Iaz ere bera nagusitu zen.
Bigarrena Ulma taldeko Danel Casais izan da eta hirugarrena Limusin taldeko Unai Zubeldia.
Lehen goierritarra Bellota taldeko Nicolas Alustiza izan da (bosgarren postuan) eta lehen lazkaotarra Ampo taldeko Oier Larrañaga (bederatzigarren testuan). Talde onenari dagokion saria Ampo-Ikolan Sports taldeak lortu du.