Hotz Legazpik janari bilketa egin du Lesboserako
Gaur goizean Azoka gunean egon dira

Hotz Legazpik bat egin du Zaporeak erakundeak Moriako (Lesbos, Grezia) errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin antolatutako janari bilketarekin. Gaur goizean Azokan egongo dira Legazpiko elkartekoak, herritarren laguntzaren zain. Arroz luzea, dilistak, garbantzuak, babarrunak, makarroiak, atun eta sardina latak, espezieak, esne hautsa eta barrita energetikoak jaso dituzte. Baita jendearen diru-laguntza ere.
Zaporeak elkarteari diruz lagundu nahi diotenek, bi kontu hauek dituzte beraien eskura:
ES32 2095 5011 80 9115250322 (Kutxabank)
ES71 3035 0103 88 1030035880 (Laboral Kutxa)