Plazetan argazkiak, presoen alde
Eguraldiaren iragarpena dela eta, Sarek atzeratu egin du mendi tontorretara igotzeko deialdia. Horren ordez, herriko plazetan argazkiak atera dituzte
Sarek deituta, Izan Bidea egitasmoa egitekoak ziren gaur; Euskal Herriko 600dik gora tontorretara igotzeko deia egina zuten, baina asteburuko eguraldiaren iragarpena txarra dela ikusita, ekimena atzeratzea erabaki dute. Horren ordez, herrietako plazetan elkartu eta argazki jendetsuak atera dituzte. Datorren urteko maiatzaren 8an egingo dute tontorretara igoera.
Asteburu honetarako antolatutako ekimenaz gain, urriaren 24rako manifestazioa deitua dute. Donostian izango da, eta bertara joateko deia ere luzatu diete herritarrei.
Horra hor Goierriko herrietan atera dituzten argazkietako batzuk.
Ataun
Beasain
CAF enpresa
Gabiria
Lazkao
Legazpi
Ordizia
Segura
Urretxu-Zumarraga
Zaldibia
Zegama
Zerain
Idiazabal