Abian da Antzeztaun zikloa
Gaur estreinatu da lehen emanaldia, San Gregorio plazan. Guraso eta ume asko gerturatu dira pilotalekuko aterpera Bapatean Zirko taldearen Adabaki ikuskizunak gozatzera. Guztira beste lau antzerki emanaldi antolatu dituzte, denak euskaraz.
2012an hasi ziren Antzeztaun zikloa antolatzen Ataungo Udala, Intujai Teatro konpaniarekin eta Troskaeta tabernarekin bat. Gaur estreinatu da lehen emanaldia, San Gregorio plazan. Guraso eta ume asko gerturatu dira pilotalekuko aterpera Bapatean Zirko taldearen Adabaki ikuskizunak gozatzera. Guztira beste lau antzerki emanaldi antolatu dituzte, denak euskaraz.
Jarraian Antzeztaun zikloko egitaraua:
- Urriak 9, ostirala: Iturri zaharreko istorioak. Ines Bengoearekin, familia osoari zuzendutako ipuin kontaketa. Hiru saio izango dira: 18:00etan, 18:30ean eta 19:00etan, Troskaeta tabernan.
- Urriak 16, ostirala. Indartsuak. Zirko Txosko taldearen zirku eta umore ikuskizuna, familia osoari zuzenduta. 16:30ean, Joxe Migel Barandiaran eskolan.
- Urriak 25, igandea. Txangozatu. Intujai Teatro konpainiarekin. Familia osoarentzako ikuskizun ibiltaria da, eta Barandiaran Museotik abiatuko da 17:00etan.
- Urriak 30, igandea. Birritan bortxatua. Aldatzen Laguntzen taldearekin, helduentzako antzezlana.22:00etan, Herri Antzokian.