Bi sorkuntza beka CAF-Elhuyar sarietan
Nobedade gisa, 'Zientzia Gizartean' sorkuntza bekaren kategorian bi sari emango dira. Bertan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak.
Elhuyarrek antolatzen ditu CAF-Elhuyar sariak, goierriko CAF enpresarekin, NEIKER-Tecnaliaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren diru-laguntzaz. Euskarazko zientzia eta teknologiaren inguruko ikerketak saritzen ditu; euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea helburu gisa duelarik. Aurtengo leloa Ezagutza da txertoa da. Lanak bidaltzeko epea 2021eko otsailaren 12ra artekoa izango da.
Nobedade gisa, ‘Zientzia Gizartean’ sorkuntza bekaren kategorian bi sari emango dira. Bertan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak.