Irakurketa saioak Ataunen
Ataungo Otso Irakurleak elkarteak bi solasaldi antolatu ditu udazkenenerako.
Urriaren 28an, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Joxe Arratibelek idatzitako eta belaunaldiz belaunaldi jasotako kontuak biltzen dituen ‘Kontu Zaharrak’ liburua izango dute hizpide. Ordu berean baina hilabete beranduago, azaroaren 25ean, Jon Arretxeren ‘7 kolore’ izango da protagonista. Liburua eskatu ahal izateko liburuzainarekin harremanetan jartzeko deialdia zabaldu dute elkartetik.