Amorante-ren kontzertua Herri Antzokian, gaur
Bizi Musika zikloko bigarren kontzertua egingo dute gaur. Amorante musikariak joko du, Ordiziako Herri Antzokian.
Bizi Musika zikloaren barruan, Amorante entzuteko aukera egongo da gaur arratsaldean, Herri Antzokian, Ordiziako Udalak antolatuta. 20 urteko ibilbidean hainbat proiektutan parte hartu duen Iban Urizarren proiektu pertsonala da Amorante eta Euskal Herriko musika esperimentalaren eta inprobisazio librearen eszenarekin lotuta dago. Sarrerak 10 euro balio du. Kontzertua 20:30ean hasiko da