Ane Mintegi binakako Roland Garros Junior txapelketatik kanpo geratu da
Bigarren itzulian galdu dute Ane Mintegik eta Victoria Jimenez Kasintsevak Julie Belgraver eta Celia Belle Mohr-en aurka, 6-3 eta 6-1.
Ane Mintegi Junior mailako Roland Garros txapelketatik kanpo geratu da. Banakakako txapelketatik lehenengo itzulian kanporatu zuten tenislari idiazabaldarra, eta binakako txapelketako bigarren itzuliko partida galdu du Victoria Jimenez Kasintsevarekin batera.
Mintegik eta Jimenezek osatutako bikoteak Julie Belgraver eta Celia Belle Mohr-en aurka jokatu eta 6-3 eta 6-1 galdu du bigarren itzulian. Lehenengo itzulian Pia Lovric eta Amarissa Kiara bikotearen aurka 6-4 eta 6-3 irabazi zuten.
Banakako txapelketan, aldiz, lehenengo itzuliko partida galdu zuen Mintegik Alexandra Vecic-en kontra eta lehiaketatik kanpo geratu zen. 6-4 eta 6-3 egin zuten partida hartan.