Beste 32 koronabirus kasu atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailak eman berri dituen datuen arabera, azken asteetako igoerarik handiena izan da gaur, 32 kasu berrirekin, 9 herritan banatuta.
Azken asteetako igoerarik handiena izan dute koronabirus kasuek, Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera. Guztira 32 positibo kasu atzeman dituzte, 9 herritan.
Zumarraga da kasu berri gehien pilatzen dituena, 8 positiborekin. Urretxun 6 kasu berri daude, Beasainen 5 eta hiruna Lazkaon eta Ordizian. Legazpik, Legorretak eta Zaldibiak bina kasu dituzte eta beste bat Zegamak.
Dagoeneko 983 dira martxotik honako gaixotutako goierritarrak, nagusiki, ordiziarrak, zumarragarrak eta beasaindarrak. Aste honetan koronabirusak jota hil den beasaindar baten berri ere eman du Osasun Sailak. COVID-19aren krisia hasi zenetik, 53. hildakoa da eskualdean.
Kasu berriak: | Denera: | |
Altzaga | 1 | |
Arama | 5 | |
Ataun | 6 | |
Beasain | 5 | 169 |
Ezkio eta Itsaso | 8 | |
Gabiria | 5 | |
Gaintza | 2 | |
Idiazabal | 11 | |
Itsasondo | 14 | |
Lazkao | 3 | 58 |
Legazpi | 2 | 92 |
Legorreta | 2 | 32 |
Mutiloa | 5 | |
Olaberria | 3 | |
Ordizia | 3 | 251 |
Ormaiztegi | 14 | |
Segura | 11 | |
Urretxu | 6 | 92 |
Zaldibia | 2 | 11 |
Zerain | 0 | |
Zegama | 1 | 23 |
Zumarraga | 8 | 172 |
GOIERRI | 32 | 985 |