CAFek 133.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Tolosa sendiari
CAFek 133.665,90 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio Tolosa sendiari. Hala ebatzi du Donostiako gizarte-arloko bigarren epaitegiak. Epaileak frogatutzat jo du Celestino Tolosak pairatu zuen biriketako minbizia amiantoak eragin ziola. Tolosa CAFeko galdaragilea izan zen ia 30 urtetan, eta amiantoarekin egiten zuten lan. Gerora, biriketako minbizia garatu zuen eta 2008. urtean hil egin zen. Hamabi urteren ondoren lanean kutsatu zela ebatzi dute.
Trabak salatu dituzte
Asviamie elkartea epaiarekin pozik agertu da, baina horrenbeste denbora igaro behar izatea salatu du. Osakidetzari eskatu diote balizko kasuak ez ditzala ezkutatu, eta azterketetan lan baldintzez ere galdetu dezatela. Kasu susmagarriak Osalani adierazi behar zaizkiola gogoratu diete, ikerketa abiatu dezaten eta enpresa prebentzio neurriak hartzera behartu dezaten.