Hausnarketa prozesua martxan da Ezkion
Hainbat herritar elkartu dira aurreneko saioan. Hurrengoa hilaren 15ean egingo dute.
Ezkiok ondoko herriekin eta Goierriko eta Goierri Beheko bailarekin duen harremana baloratzeko hausnarketa prozesua martxan da. Udalak egindako deialdiari erantzunez, hainbat herritar elkartu dira aste honetan egin duten aurreneko saioan. Administratiboki batean ala bestean kokatzeko balioko du. Aurkezpena eginda, hurrengo saio irekia urriaren 15an izango da.