Jabetze Eskola sortu dute Lazkaon, eta izena eman daiteke
LAZKAO // Emakumeen eskubideen lorpenean ahalduntzeko, hausnarketa bultzatzeko eta formazioa lantzeko Jabetze Eskola antolatu dute Lazkaon, udaleko Berdintasun batzordetik. Sendabelarren, autodefentsa feministaren, adimen emozionalaren eta gizonen desboteretzearen inguruko saio bana antolatu dituzte, urri-azarorako. Izena urriaren 14ra arte eman behar da, udaletxean.













