'Ongi etorri lagun' antzezlen musikatua, urriaren 14an
Hitzaro Euskara Elkarteak antolatuta, umeen integrazioaren aldeko ikuskizuna eskainiko dute, Ordiziako Herri Antzokian.
Haur guztien integrazioaren aldeko antzezlan musikatua eskainiko dute urriaren 14an, Ordiziako Herri Antzokian. Hitzaro Euskara Elkarteak antolatu du saioa, udalaren laguntzarekin. Zirtaka taldearen Ongi etorri lagun ikuskizuna Herri Antzokian izango da ikusgai, 17:00etan. Sarrera doakoa da, baina aforoa mugatua denez, gonbidapenak aurretik hartu beharko dira, antzokiko leihatilan bertan.