Udako argazki lehiaketak baditu irabazleak
Goierriko Hitzak 15. urtez antolatu du Udako Argazki Lehiaketa. Hainbat astez lanak aurkeztu eta bozkatzeko epea izan eta gero, dagoeneko badago saridunen zerrenda.
Goierriko txokorik ederrenen bila abiatu du aurten Goierriko Hitzak XV. Udako Argazki Lehiaketa. Guztira 42 lagunek parte hartu dute, eta saria jasoko duten lanak aukeratuta daude dagoeneko.Joxe Mari Telleria (Fotoetxe) argazkilariak eta Goierriko Hitzako hainbat lankidek osatu dute epaimahaia. Hauek dira saritutako lau argazkiak:
Lehen saria:
Argazkia: “Aralar”
Egilea: Jon Esnaola Irazusta (Idiazabal)
Saria: 60×100 argazki handitzea, Kappa euskarrian
HITZAkideen lehen saria:
Argazkia: “Goierri lainopean esnatzen”
Egilea: Errikarte Agirre Etxeberria (Legazpi)
Saria: Nekazalturismo batean bi lagunentzako gau bateko egonaldia.
HITZAkideen bigarren saria:
Argazkia: “Lehen mendizaleei agurra”
Egilea: Unai Goikoetxea Urretabizkaia (Beasain)
Saria: Goierriko jatetxe batean bi lagunentzako otordua.
Publikoaren Saria:
Argazkia: “Egunsentia Aizkorrin”
Egilea: Aroa Saez de Egilaz Junquera (Zerain)
Saria: 50x80ko argazki handitzea, oihal formatuan.